lunes, 29 de octubre de 2007

Joko motak:

Gaur egun hainbat bideojoko daude merkatuan. Ondorengo taldeetan banatuta daude horiek.
Arcade: joko hauetan pantailak gainditu behar dira jolasten jarraitu ahal izateko. Erritmo bizia izaten dute eta denbora gutxian erreakzionatu behar da.

Ekintzetakoak: borroka eta leihetan oinarrituta dauden jokoak dira. Ekintza burutzeko botoia sakatu behar da. Erreflexu azkarrak izan behar dira eta begiaren eta eskuaren arteko koordinazioa ezinbestekoa da.

Kiroletakoak: joko horietan hainbat kirol islatzen dira. Trebetasuna, azkartasuna eta doitasuna ezinbestekoak dira ongi jolasteko. Banaka eta taldeka jolasteko aukera eskaintzen dute.

Estrategietakoak: aurkaria gainditzeko estrategia eskatzen duten jokoak dira. Horietan modu egokian jolasteko kontzentrazioa, errekurtsoak ongi erabiltzea, pentsatzea eta estrategiak zehaztea eskatzen da. Modu horretan, aurkaria gainditzeko ekintzak burutu ahal dira.

Simulaziokoak: joko horietan makinak, fenomenoak eta egoera ezberdinak simulatzen dira. Agintea hartzea eta estrategia konplexuak aurrera eramatea eskatzen dute.

Mahai jolasak: trebetasunezko jokoak dira eta askotan, galdera-erantzunetan oinarrituta daude. Erreflexuen azkartasuna eta koordinazioa eskatzen dute. Gainera, ezagutza berriak jasotzeko baliagarriak dira. Bideojokoetan gehien aritzen direnak gizonezkoak dira. Beraiek akziozko eta kirolezko jokoak atsegin dituzte. Emakumezkoek, berriz, nahiago dituzte mahai jolasak, hala nola, logikazkoak, kartak edota puzleak. Arrakasta gutxien duten jolasen artean, roletakoak, haurrenak eta erotikoak daude. Era berean, erabiltzaileen gehiengoak, nahiago du bakarka baino taldean jolastea.

Joko mailak: Bideojokoek edukiaren inguruan informatzen duten ikur bat izaten dute. Zazpi maila daude:
-Ikurrak adinaren inguruan informatzen du
-Ikurrak bortxakeriaren inguruan informatzen du
-Ikurrak hitz zatarren inguruan informatzen du
-Ikurrak beldurraren inguruan informatzen du
-Ikurrak sexuaren inguruan informatzen du
-Ikurrak drogen inguruan informatzen du
-Ikurrak bereizketaren inguruan informatzen du.

Adinaren araberako sailkapena ere badute bideojokoek. Dauden mailak ondorengoak dira: 3 urtetik gorakoak, 7 urtetik gorakoak, 12 urtetik gorakoak, 16 urtetik gorakoak eta 18 urtetik gorakoak. Sailkapena bideojokoan agertzen diren irudien arabera egiten da. Joko mota hauek hainbat kritika eta gorespen jaso dituzte. Batzuren aburuz, bideojokoak txarrak dira, batez ere haurrentzat. Beste batzuen aburuz, ordea, bideojokoek burua garatzen laguntzen dute.