lunes, 12 de noviembre de 2007

Joko motak
Gaur egun hainbat bideojoko daude merkatuan. Ondorengo taldeetan banatuta daude horiek.

Arcade: joko hauetan pantailak gainditu behar dira jolasten jarraitu ahal izateko. Erritmo bizia izaten dute eta denbora gutxian erreakzionatu behar da.

Ekintzetakoak: borroka eta leihetan oinarrituta dauden jokoak dira. Ekintza burutzeko botoia sakatu behar da. Erreflexu azkarrak izan behar dira eta begiaren eta eskuaren arteko koordinazioa ezinbestekoa da.

Kiroletakoak: joko horietan hainbat kirol islatzen dira. Trebetasuna, azkartasuna eta doitasuna ezinbestekoak dira ongi jolasteko. Banaka eta taldeka jolasteko aukera eskaintzen dute.

Estrategietakoak: aurkaria gainditzeko estrategia eskatzen duten jokoak dira. Horietan modu egokian jolasteko kontzentrazioa, errekurtsoak ongi erabiltzea, pentsatzea eta estrategiak zehaztea eskatzen da. Modu horretan, aurkaria gainditzeko ekintzak burutu ahal dira.

Simulaziokoak: joko horietan makinak, fenomenoak eta egoera ezberdinak simulatzen dira. Agintea hartzea eta estrategia konplexuak aurrera eramatea eskatzen dute.

Mahai jolasak: trebetasunezko jokoak dira eta askotan, galdera-erantzunetan oinarrituta daude. Erreflexuen azkartasuna eta koordinazioa eskatzen dute. Gainera, ezagutza berriak jasotzeko baliagarriak dira.
Bideojokoetan gehien aritzen direnak gizonezkoak dira. Beraiek akziozko eta kirolezko jokoak atsegin dituzte. Emakumezkoek, berriz, nahiago dituzte mahai jolasak, hala nola, logikazkoak, kartak edota puzleak. Arrakasta gutxien duten jolasen artean, roletakoak, haurrenak eta erotikoak daude. Era berean, erabiltzaileen gehiengoak, nahiago du bakarka baino taldean jolastea.

No hay comentarios: